top of page
GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA
Apnea arnasketarekin eta postura ezberdinetan egiten diren ariketa
multzo bat da, horrela abdominalak eta zoru pelbikoa indartuz.
Tripa barneko presioa gutxitzen da, eta organoei posizio egokia
hartzen laguntzen die.
Teknika hipopresibo hauek Marcel Caufriez-ek sortu zituen, ohiko
abdominalak egitean zoru pelbikoa ahuldu, gernu isuria areagotu
eta diastasia bezalako arazoak okertzen zirela ohartu zelako.
Hainbat onura eta erabilera ditu:
  • Postura hobetzen da eta bizkarreko minak arintzen ditu. Hernia diskalak prebenitzen ditu
  • Hernia mota ezberdinak prebenitzeko aproposa da (abdominala, inginala, baginala eta krurala)
  • Gernu isuria prebenitzen du
  • Gerriko perimetroa txikitzen da, abdominalak indartzean tripari faja lana egiten diolako
  • Abdominaletako diastasia gutxitzen da (muskulo rektoen arteko tartea), erditze ondoren ohikoa izaten dena
  • Kirol ihardueran hobekuntzak dakartza, arnasa lantzen delako. Eta nekea beranduago agertzen da
  • Hemorroideak, idorreria… hobetzen ditu
 
Bakarka edo talde txikietan eskeintzen ditugu saioak
 
 
PILATES
 
Gorputza osotasunean hartzen duen ariketa terapeutikoak dira, horretarako postura egokia zaintzea eta arnasketa kontrolatzea garrantzitsuak dira.
Helburu nagusia gorputzeko minak ekiditea da, estabilitatea eta indarra landuz.
Onurak:
  • Postura zuzentzen du
  • Arnas ahalmena hobetzen du
  • Bizkarreko eta artikuazioetako arazoak ekiditen ditu
  • Koordinazioa, indarra, flexibilitatea eta oreka hobetzen ditu
  • Artikulazioetako mugimendua hobetzen du
 
Talde txikiekin egiten ditugu saioak.
bottom of page